2016(e)ko iraila 6, asteartea

                                                 

Denboraldi berrirako bazkide egin nahi?


 
Errugbi elkarteko harpidedun eta laguntzaile izan nahi dutenek zabalik dute tramitazioa egiteko garaia. Laguntzaileek 30 euro ordainduko dituzte, beti bezala, eta partiduetako sa­rrera arrunta ordainduko dute. Lehendik harpidedunak zirenei ere, kuota mantenduko zaie; 50 euro. Harpidedun berrien kuota, berriz, 60 euro izango da. Denak sartuko dira partiduetan as­tero egiten diren zozketetan.