2018(e)ko otsailaren 20(a), asteartea

AZERI ZAHARRAK - SAPU ZAHARRAK

LAGUANARTEKO PARTIDAREN KRONIKATXOA

Espero genuen eta halaxe izan zen: topaketa gogorra.

Joan den maiatzean elkartu ginen lehenengoz bi taldeak eta orduan ikusi genuen talde sendoa zela. Durangon izan ginen hartan, Sapuak izan ziren nagusi markagailuan bezala zelaian ere.

Oraingo topaketa hau parekatuagoa izan zen, baina partidako entsegu bakarra Azeriek lortu zuten. 5-0 etxekoen alde, beraz.

Esan liteke zelai lokaztuak baldintzatu egin zuela bi taldeen jokoa, bereziki eskurakoa, eta motzean gehiago jokatzera bultzatu zuela.



Hirugarren denbora bikaina eta giro ederrean joan zen. Topaketan garaile, kiroltasuna eta bi taldeen arteko harreman sanoa. Eta txapelduna, epailea. Detaile polita eta eskertzekoa eduki zuten durangarrek bere ekarpena goraipatu eta saritzen.
Azerizaharrok aurtengo denboraldirako hitzordu guztiak zehaztuta geneuzkalakoan ginen, baina agian udaran beste behin jokatzeko aukera agertu zen, berriro ere Sapuzaharrekin
jakina. Ea hala izaten den.


ARGAZKIAK 
(ARGAZKILARIA-"FRAI"-ALBERTO ELOSEGI)





















2018(e)ko otsailaren 13(a), asteartea

2018(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena

Hernaniko Azeri Zaharrak - Arrasateko Herensugeak



Hernaniko Azeri Zaharrak - Arrasateko Herensugeak. Landare. Urtarrilak 2018. Lagunarteko partida

Topaketa bikaina eduki genuen Arrasateko lagunekin. Giro fresko baina eguzkitsua, zelaia biguna, nahiko urtsua eta lokaztu samarra, alegia eskola zaharreko jokalariok estimatzen dugun modukoa, horrek eskura egiten den jokoa laguntzen ez duen arren. Eta, gainera, aurrez-aurreko lehiatua.

Nahiko hasiera parekatuaren ondoren, joko-denboraren erdi aldera markagailuan tartetxoa osatzea lortu genuen Azerizaharrok. Eta amaierako emaitza geure aldekoa izan bagenuen ere, partidaren azken atalean Herensugeek hartu zuten ekimena. Horren aurrean, etxekook defentsa lanetan gogotsu saiatu behar izan genuen aurretik lortutako aldeari eusteko.



Edonola ere amaieran irabazle kiroltasuna eta bi taldeen arteko adiskidetasuna.

Hirugarren denbora ere ilusio bereziz prestatua izan zen, nolabait ere aurreko aldietan haiengandik jasotako arretaren esker ona adierazteko.

Arrasatearren aldetik, hurrengo batean bisita itzultzeko gonbita jaso genuen eta gure aldetik erantzuteko asmoa adieraziz geratu zen hurrengo baterako konpromisoa hartua. 






2018(e)ko urtarrilaren 19(a), ostirala

2018-01-27

Denbora tartetxo bat partidarik jokatu gabe egin ondoren, Azerizaharrak irrikaz gaude hurrengo topaketaren eguna iristeko. Arrasateko Herensugeak izango ditugu aurrez aurre.

Aurrekoetan bezala, ziur gaude oraingoan ere lehiaz, kiroltasunaz eta adiskidetasunaz osatutako jardunaldia izango dugula.






Lehenengo aldia izango da arrasatearrak, haiek bakarrik, etxean hartuko dituguna. Horretarako ere poz berezia daukagu.

Arratsalde bikaina igaroko dugu!!